Kalitate-fitxa: Heriotzen estatistika
Eragiketaren identifikazioa
- Eragiketaren izena:
- Heriotzen estatistika
- Kodea:
- 010303
- Eragiketa-mota:
- Zentsua
- Maiztasuna:
- Hiru hilekoa
- Fitxa metodologikoa:
- HERE
Kalitate Adierazleak
Atala |
Adierazlea + |
Aldia |
Balio erreala |
Erreferentziako balioa |
| | | | |
Irisgarritasuna eta argitasuna
|
Informazioa eskuratzeko klikak
|
2023
|
3
|
4
|
|
Agiri metodologikoak
|
2023
|
3
|
3
|
|
Hedatzeko formatuak
|
2023
|
6
|
6
|
| | | | |
Konparagarritasuna
|
Aldera daitezkeen aldiak
|
2023
|
27 Urte
|
15 Urte edo gehiago
|
|
Alderagarritasunaren tasa
|
2023
|
% 100
|
% 100
|
| | | | |
Kostua
|
Kostu osoa
|
2023
|
3
|
1 - 5
|
| | | | |
Aukera eta puntualtasuna
|
Egutegia betetzea - egoeraren arabera
|
2023
|
% 100
|
% 100
|
|
Desfasea
|
2023
|
6 Hilabete
|
6 Hilabete
|
| | | | |
Egokitasuna
|
Banaketa geografikoa
|
2023
|
5
|
1 - 6
|
|
Inpaktu-kop
|
2023
|
5
|
1 - 5
|
|
Asetasun indizea
|
2023
|
4,12
|
1 - 5
|
|
Garrantzi maila
|
2023
|
4,27
|
1 - 5
|
|
Web bisitariak
|
2023
|
5
|
1 - 5
|
| | | | |
Zehaztasuna eta fidagarritasuna
|
Egotzitako buletinak
|
2023
|
% 0,31
|
% 0
|
Helburuak
Kalitatearen gaineko fitxan, estatistika-eragiketa jakin baten kalitatea islatzen duten adierazle kuantitatiboen zerrenda bat jaso nahi da, EUROSTATek ezartzen dituen kalitatearen gaineko dimentsio edo faktore bakoitzeko. Izan ere, kalitatearen gaineko fitxa hau egiteko Europako erakunde horrek proposatu dituen kalitatezko adierazle estandarrak erabili dira, baita EUSTATen estatistika-eragiketetako prozeduren ondorioz ateratako beste batzuk erabilita ere.
Adierazle bakoitzaren balio errealarekin batera, ahal den neurrian, erreferentziako balio bat ere emango da; azken balio honen helburua da, eman den adierazlearen egokitzapena interpretatzen laguntzea. Eta, oro har, adierazlearen erreferentziako balio handienaren edo txikienaren bidez adieraziko da.
Adierazleen deskripzioa
- Irisgarritasuna eta argitasuna
- Informazioa eskuratzeko klikak
Adierazle honen balio erreala, webean argitaratu diren estatistika-eragiketen datuen tauletara sartzeko beharrezkoa den gutxieneko klik kopurua da. Estatistika-eragiketaren datuak jasotzen dituzten tauletan sartzeko behar diren 4 klikak hartu dira erreferentziako balio moduan.
- Agiri metodologikoak
Adierazle honen balio errealak webguneko Metodologia eta kalitatea atalean estatistika-eragiketa bakoitzerako dauden dokumentu guztien (txostenak, fitxak, taulak...) kopurua adierazten du. Adierazle honen barruan sartuko dira, aparteko agiri moduan, definizioak; baldin eta webaren bidez atal egokian argitaratuta badaude. 3 dokumentu ezarri dira erreferentzia gisa: kalitatearen fitxa, fitxa metodologikoa eta definizioak.
- Hedatzeko formatuak
Adierazle honek estatistika-eragiketaren datuak hedatzeko erabiltzen den formatu kopurua neurtzen du. (Datuen taulak, prentsa-oharrak, emaitzen analisia, datu-bankua, adierazle grafikoak eta urtekaria.) Hedatzeko formatu guztiak, 6, hartu dira erreferentziako balio moduan; horien bidez, hain zuzen, estatistika-eragiketaren datuak zabaltzen dira.
- Konparagarritasuna
- Aldera daitezkeen aldiak
Adierazle honek “jauzirik” ez duen eragiketaren datu-serieko aldi kopurua neurtzen du; erreferentziako aldietakoren batek dituen berezitasunek, eragiketaren diseinu edo metodologiaren aldaketek edo beste edozerk eragin arren. Honako erreferentziako balioak proposatzen dira: 10 urte edo gehiago egiturazko eragiketetarako eta 15 urte edo gehiago koiunturazko eragiketetarako.
- Alderagarritasunaren tasa
Erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien portzentajea izango da adierazle honen balio erreala. Erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen alderdi guztiak hartu dira erreferentziako balio moduan, hau da, % 100.
- Aukera eta puntualtasuna
- Egutegia betetzea - egoeraren arabera
Adierazle honek egutegia bete den aldien portzentajea neurtzen du. % 100 hartu da erreferentziako balio moduan.
- Desfasea
Adierazle honek erreferentziako aldiaren eta emaitzak argitaratzen diren egunaren artean igaro den denbora neurtzen du. Erreferentziako aldia amaitzen denetik emaitzak erabilgarri dauden egunera arte (Urteko Estatistika Programan ezarritakoa) igarotako egun, aste, hilabete edo urte kopurua hartu da erreferentziako balio moduan.
- Egokitasuna
- Banaketa geografikoa
Estatistika-eragiketaren datuetan hedatu den gehieneko banaketa geografikoa adierazten du. Hurrengo balioak hartuko ditu:1-Euskal AE 2-Lurraldea 3-Eskualdea 4-Hiriburuak 5- 10.000 biztanletik gorako udalerriak. 6.-Udalerria Erreferentziako balio moduan, adierazle honek hartzen duen gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 6 bitartean).
- Inpaktu-kop
Prentsan eta komunikabide digitaletan izan den berri kopurua islatzen du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).
- Asetasun indizea
Erabiltzaileak eragiketa multzoen gainean duen asebetetzearen balorazioa (1-5 eskalan) adierazten du. Erreferentziako balio moduan, adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 5 bitartean).
- Garrantzi maila
Erabiltzaileak eragiketa multzoka eman duen garrantziaren balorazioa (1-5 eskalan) adierazten du. Inkestaren aldizkakotasunaren araberakoa izaten da. Erreferentziako balio moduan, adierazle hauek hartzen duten gehieneko eta gutxieneko balio-maila hartzen da (1 eta 5 bitartean).
- Web bisitariak
Eragiketa bakoitzeko webgunean izan den bisita kopurua adierazten du (1-5 eskalan). 1 kopuru txikiena da eta 5 handiena. Erreferentziako balioa adierazle honek hartzen duen gehieneko eta gutxieneko balio-maila da (1 eta 5 bitartean).
- Zehaztasuna eta fidagarritasuna