Metodologia-fitxa: Kanpo-merkataritzaren estatistika (Kod. 143101)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Kanpo-merkataritzaren estatistika (aurrerantzean, KME) eragiketaren bidez, Euskal AE abiapuntu edo helmuga duten kanpo-merkataritzako eragiketak egiten dituzten enpresen merkataritza-fluxuak ezagutu daitezke, eta erkidegoa Batasuneko testuinguruan posizionatu. Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera koiunturala eta egiturazkoa zehaztea lurralde-esparru desberdinetan eta ondasunen abiapuntu- eta helmuga-herrialdeen arabera, produktuen sailkapenak aintzat hartuta.
Hauek dira KMEk ikertutako aldagai nagusiak:
- Fluxuak: Esportazioak-Inportazioak
- Aldia: hilekoa, hiruhilekoa, urtekoa
- Lurralde-eremua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
- Balioa: fluxuen balioa, eurotan
- Pisua: fluxuen pisua, gramotan
- Herrialdea: fluxuen abiapuntu- edo helmnuga-herrialdea
- Produktua: produktu mota, salgaien muga-zergen nomenklaturaren arabera, Europar Batasunaren "nomenklatura konbinatua", eta beste sailkapen batzuekiko baliokidetzak
3.2. Sailkapen-sistemak
Europar Batasunaren nomenklatura konbinatua (NK) eta muga-zerga integratua (TARIC).
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.
Nazioarteko Merkataritzarako Sailkapen Uniformea, 4. berrikuspena (CUCI).
Erabilera-taldeak (ET).
Herrialdeen nomenklatura kanpo-merkataritzaren estatistiketarako. GEONOM.
2020/1577 (EB) Erregelamendua, muga-zergen nomenklaturari eta muga-zerga arruntei buruzkoa
JESN-2009. Egitura osoa
CUCI-kapituluak
Erabilera-taldeak
Herrialdeen nomenklatura kanpo-merkataritzaren estatistiketarako. GEONOM.
3.3. Estaldura sektoreka
Euskal AEren eta atzerriaren arteko salgaien inportazio- eta esportazio-eragiketa guztiak barne hartzen dira, 3.2 apartatuan aipatutako produktuen sailkapen ugarien arabera.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Euskal AEko eremu geografikoan dauden enpresak.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Aztergaia dira kanpo-merkataritzako eragiketak egiten dituzten enpresak. Eragiketa horien bolumena aldez aurretik ezarritako atalase batetik gorakoa da balioan; atalasea EUROSTATek zehazten du aldi bakoitzean, Europako Merkatu Bakarreko eragiketen kasuan. Atalase hori ez da existitzen hirugarren herrialdeekin egiten diren eragiketetan.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AEko eremu-geografikoan dauden estatistika unitateak.
3.8. Denborazko estaldura
KME 1993an sortu zen, eta urte horretatik aurrera daude eskura hileroko datuak. Urteko datuak ere badaude 1990etik eta hiruhilekoak 2010etik.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 1993 urtea da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak milaka eurotan edo tonatan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentziako aldia urte naturalarekin bat dator behin-behineko datuetarako. Datuak urtekoak, hiru hilekoak eta hilekoak dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
2020ko irailaren 21eko Batzordearen 2020/1577 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Kontseiluaren 2658/87 (EEE) Erregelamenduaren I. eranskina aldatzen duena, muga-zergen eta estatistikaren nomenklaturari eta aduanetako muga-zerga komunari buruzkoa.
2020/1577 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Batzordearena
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
KME Ogasun Agentziako (Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioa - Espainiako Gobernua) Muga Zerga eta Zerga Berezien Sailarekiko Lankidetza Hitzarmenaren bidez egiten da.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
KMEn ez dago enpresaren edo establezimenduaren mailan banakatutako daturik. Banakapen handiena 8 digituko produktuena da.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak hilean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, KMEren emaitza nagusiak aztertzen dituzten txostenak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
- Hileko datuak:
Euskal AEko kanpo-merkataritza, guztizkoa, energiakoa eta energiakoa ez dena, hilabeteka, fluxuaren eta saldoaren arabera.
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren aldakuntza-tasak, guztizkoa, energiakoa eta energiakoa ez dena, hilabeteka, fluxuaren eta saldoaren arabera.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, herrialdeka; herrialdeka, urteko metatuan; muga-zergen kontu-sailen arabera; eta muga-zergen kontu-sailen arabera, urteko metatuan.
Kanpo Merkataritza, hilabeteka, Euskal AEko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fluxuen arabera.
- Hiruhileko datuak:
Euskal AEko kanpo-merkataritza, guztizkoa, energiakoa eta energiakoa ez dena, hiruhilekoka, fluxuaren eta saldoaren arabera.
Kanpo-merkataritza, hiruhilekoka, Euskal AEko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fluxuen arabera.
Euskal AEko esportazioak, hiruhilekoka, muga-zergen atalaren arabera.
Euskal AEko inportazioak, hiruhilekoka, muga-zergen atalaren arabera.
- Urteko datuak:
Euskal AEko esportazioen rankinga, herrialdeka eta muga-zergen kontu-sailaren arabera.
Euskal AEko inportazioen rankinga, herrialdeka eta muga-zergen kontu-sailaren arabera.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
Kalitate-fitxa
Metodologia-fitxa
- Definizioak
- Kode eta nomenklaturak
-Informazio osagarria: Egutegia
Kanpo-merkataritzaren estatistika
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Hileroko datuak (behin betiko - behin-behineko datuak) |
Fluxu |
Euskal AEko kanpo-merkataritza fluxu eta aldiaren arabera (mila euro). 2008-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Eremuak |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, arantzel atal, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, arantzel kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, NMSB Berr.4 atal, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, NMSB Berr.4 kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, baliakuntza talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, baliakuntza talde (taula), unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, A86 jarduera, adarra, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Lurraldeak |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, arantzel atal, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, arantzel kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, NMSB Berr.4 atal, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, NMSB Berr.4 kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, baliakuntza talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, baliakuntza talde (taula), unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, A86 jarduera, adarra, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, teknologi maila, JESN-09 talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, teknologi maila, JESN-09 talde, unitate eta aldiaren arabera. 2018-01 - 2024-11 | 2025/01/20 |  |
Hiruhileroko (behin-behineko datuak) |
Eremuak |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, arantzel atal, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, arantzel kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, NMSB Berr.4 atal, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, NMSB Berr.4 kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, baliakuntza talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, baliakuntza talde (taula), unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, A86 jarduera, adarra, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Herrialdeak |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, arantzel atal, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, arantzel kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, NMSB Berr.4 atal, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, NMSB Berr.4 kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, baliakuntza talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, baliakuntza talde (taula), unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, A86 jarduera, adarra, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, teknologi maila, JESN-09 talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, teknologi maila, JESN-09 talde, unitate eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2024-3 | 2024/11/18 |  |
Urterokoak (behin betiko datuak) |
Eremuak |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, arantzel atal, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, arantzel kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, NMSB Berr.4 atal, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, NMSB Berr.4 kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, baliakuntza talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, baliakuntza talde (taula), unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, A86 jarduera, adarra, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, eremu, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Herrialdeak |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, arantzel atal, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, arantzel kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, NMSB Berr.4 atal, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, NMSB Berr.4 kapitulu, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, baliakuntza talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, baliakuntza talde (taula), unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, A86 jarduera, adarra, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
Euskal AEko kanpo-merkataritza, fluxu, lurralde historiko, herrialde, teknologi maila, JESN-09ko talde, unitate eta aldiaren arabera. 1990 - 2023 | 2025/01/23 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Estatistika-eragiketa honetan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
KMEren erakunde erabiltzaile eta interesdunak honako hauek dira:
- Lehendakaritza (Eusko Jaurlaritza).
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Ekonomia eta Ogasun Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).
- Foru-aldundiak.
- Merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberak.
- Enpresa-elkarteak eta langileen sindikatuak.
- Unibertsitateak.
- Finantza-erakundeen ikerketa-bulegoak.
- Ekonomia- eta gizarte-ikerketetarako bulego pribatuak.
- Industria-, merkataritza- eta zerbitzu-entitateak.
- Hedabideak.
- Erabiltzaile partikularrak, hainbat erabileratarako.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 5 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,93 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,05. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Batetik, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, eragiketa honen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.
Bestalde, KMEren metodologiak EUROSTATen eta Kanpo-merkataritzaren Prezioen Estatistikarako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren araudiei jarraitzen die; beraz, behar diren datu guztiak eskuragarri daude.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
KMEren helburua % 100eko estaldura lortzea da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Administrazio-datuak biltzean oinarritzen den errolda-estatistika denez, ez du laginketa-errorerik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
KMEn ez dira jasotzen laginketaz kanpoko erroreak kuantifikatzen dituzten adierazleak.
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 51 egun -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Metodologiak EUROSTATen eta Kanpo Merkataritzaren Estatistikarako Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren araudiei jarraitzen die, eta, beraz, datuak Estatuko eta beste herrialde batzuetako datuekin konpara daitezke, bai Europar Batasunekoekin bai Europar Batasunaz kanpokoekin.
2023 urtean % 90 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 33 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
KMEren emaitzak koherenteak dira Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak argitaratutako Kanpo Merkataritzako Txostenekin.
15.4. Barne-koherentzia
Datuen izaeragatik beragatik, barne-koherentzia bermatuta dago.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 62400 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
KMEan, lehendabizi, behin-behineko datuak argitaratzen dira eta, ondoren (20 hilabete ingurura, urtarrileko datuetarako eta 9 hilabetera, abenduko datuetarako), behin betiko datuak argitaratzen dira. Azken horiek Muga Zergen eta Zerga Berezien Sailak behin betiko datu gordinak argitaratzearen mende geratzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuen iturriak dira, gehienbat Administrazio Dokumentu Bakarraren (ADB) informazioa, alegia, Europar Batasunaz kanpoko hirugarren herrialdeekiko kanpo-merkataritzako harremanak jasota geratzen diren administrazio-dokumentua, eta Europar Batasuneko ondasun-trukeen datu estatistikoak biltzeko sistema (INTRASTAT).
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Hilekoa
18.3. Datu-bilketa
KMEen datu-basean sartzen da Muga Zergen eta Zerga Berezien Sailetik jasotako informazioa eta horrek funtzionatzeko beharrezko diren kontrol-fitxategiak eratzen dira. Karga-kontrolerako bi fitxategi daude, bat hileko prozesurako eta beste bat urteko prozesurako.
18.4. Datuen baliozkotzea
Kargatutako informazioari zenbait kontrol egiten zaizkio, aldez aurretik definitutako zehaztapenak betetzen ez dituzten erregistroak baztertzeko.
18.5. Datuen bilketa
Ustiapen zenbait egiten dira webgunean argitaratzen diren taula estatistikoak sortzeko. Ustiapen moten barruan (ustiapen estandarrak eta ranking-ustiapenak) aldagaiak gurutzatzeko aukera anitz dago.
18.6. Doikuntza
Joera-grafikoak argitaratzeko datu-seriearen urtaro-doikuntzak egiten dira.
19. Oharrak